XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); edo mutil indartsu bat, behar-orduetan beren meneko nahi zutena; edo nausi bortitz bat, gaizki dabiltzanak errausten dituena... holako Jainkoari hobe dute segurki uko eginik.

Nun diren fededunak? Baziren fededunak lehengo denboretan, egiazko Jainkoan egiazko sinestea zutenak.

Bainan baziren ere itxuraz fededun zirenak, bainan egiazko Jainkoa nor zitaken behinere asmatu ez dutenak.

Egungo egunean, iduri luke fedea ttipitzen ari dela.

Bainan badira oraiko mendeko gizonak eta oraiko gazteak, egiazko Jainkoa ezagutu nahi luketenak.

Zuzentasuna, amodioa, egia nun kausituko dituzten itsu-mandoka bezala badabiltza.

Eta behar-bada berek ez uste izanik ere, sinesterik ez dutela erranik ere, egiazko Jainkoari hurbilago dira, beren burua fededun daukaten beste zonbait baino.

Zer balio du, fedea galtzen ari dela zinkurinaka artzea?

Zer balio du, lehengo fede-denboretaz ametsetan egoitea?

Nork daki ez ote denetz oraiko mendea fede argiago eta garbiago baten primadera ederra?

IXTORIO-MIXTERIO 13-IV-1972 Hiru ixtorio nahi dauzkitzuet kondatu. Afrikako ixtorioak.

Ez haatik xuriek, elgarren artean, beltzetaz trufatzeko kondatzen dituztenak.